BOSTGARREN ATALA
(zortzigarren eta bederatzigarren kapituluak)
Birpasa itzazu testutik ateratako ondorengo lau pasarteak eta erantzuiezu galderei.
| "Bazkalordua ez da berehalakoan iritsi, paseoa ez da berehalakoan bukatu, ez gara berehalakoan heldu Les Landes ostatura!" |
Zergatik egin zaio hain luzea Maxeri bazkalordura bitarteko denbora?
| "Gose banintzen ere, zuzenean jangelara joan ordez, logelara igo naiz korrika bizian, eta komunean sartu naiz. Kisketari eman diot gero." |
Zergatik eman dio kisketari Maxek?
| "Xanti Kukuluk esango lukeen bezala, tatxarik gabeko argazkia da." |
Zer esan nahi du Maxek argazkia tatxarik gabea dela dioenean?
| "Komuneko bonbaren hotsak nire buru barruko zurrunbiloarekin bat egin du" |
Zerk eragin dio Maxeri buruko zurrunbilo hori?
Itzul itzazu lau pasarteak gaztelaniara
|
|
|
|
|
|
|
|
Orain, berriz, berritzul itzazu euskarara
|
|
|
|
|
|
|
|
Honelako burutazioak dabilzki Maxek argazkian ageri den emakumeari buruz.
| -Argazkiko emakumeak andereņo Maripirena
bezalako orrazkera metxaduna du.
-Andereņo Maripirena bezalako alkandora loreduna du. -Andereņo Maripirenak bezalako galtza zabalak ditu, pistolerak disimulatzeko. -Argazkiko emakumeak andereņo Maripirena bezalako gorputza du. -Andereņo Maripirena bezalako luzera lirain eta zabalera doia du. -Andereņo Maripirena bezalako bezalako tipoa du. |
Egin itzazu ereduzkoak bezalako beste hiru esaldi Andereņo Maripiren aurpegia deskribatuz.
1.
2.
3.
Argazkiko gizonari, berriz, ez dio traza onik hartzen. Ikusi bestela zer dioen berari buruz.
| -Egingo nuke portu batean
andregaia, hurrengo kaian amorantea eta ondoko moilan maitalea egiten duten
atorrante horietako bat dela.
-Egingo nuke itsasertz eta ibai ondoko hirietan ugari izaten diren mafioso horietako bat dela. |
Idaz ezazu ereduzko horien antzeko beste esaldi bat. Laguntza moduan, hona hemen zerrenda osatzeko erabil daitezkeen zenbait adjektibo: ganoragabe, alferrontzi, harroputz, ergel, sasikume, urde, tunante...
1.